XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sail honetako zerrendak ehun adibidetik gora izan dezakeelarik, baina azterketa eta huste osoa, esan bezala, natur zientzilari eta geologoei utziko diogu.

S.2: Botanika XVII-XVIII. mendeetan barrena zein nolako zen naturzientziek zeukaten garrantziaz mintzatu gara gorago, eta bereziki Ingalaterran Botanikaz hartu zuten arretaz zientzi gizonek, eta adibidez, esaten genuen, nola 1722. urteaz geroztik Hans Sloane-k bost libera esterlinen errentaren ordainez Londreseko -koa utzi zuen, baina bertako belarzainek urtero berrogeitahamar landare mota ezberdin Royal Society-ri aurkeztu beharraren baldintzapean.

Pierre d`Urte giro honetan murgildurik, edo bederen ikusle bezala, biziko zen, eta argitaratzen ziren lanetan aipatu landareekin zerikusirik baluteke berak hainbat zerabiltzan izenak.

Aziendak sendatzeko, bizkortzeko eta pozointzeko, sukarra, loa, odola, zentzua eta maitasuna kendu eta emateko, ehun birtute baino gehiago zituzten belarrak.

Euskal hiztegigileen artean ere belar, zuhaitz, landare, hazi, perretxikuen izenak leku berezirik izan ohi dute, baina esan dezakegu, oso adituak gai honetan ez izan arren, ezta gutxiagorik ere, hiru lanek dutela goraipamen baten beharra, aipu ongi merezia.

Alegia, bereziki, Lakoizketa jaunaren lanak, 1888. urtean Iruñean argitaratuak, eta mende honetan Charles Bouda eta D. Baumgartl hizkuntzalariek eginikoa, hala nola UZEI-renak, hau da, Aizpurua eta Etxaidek eginak.

Bigarrenak lehena kritikatzen du Larramendiri jarraikiz egiten dituen etimologiak direla eta, baina bakoitza bere garaiko emaitza da, hala nola Bouda eta Baumgartl-en lana, ezen hauek ere Kaukasoko hizkuntzen eta euskararen ahaidetasunaren aurre-iritziaz egiten dituzte gonbarazio anitz, bestela aski zaila hurbiltzen ikusten ditugunak.

Noski, hauen sailkatzea xit interesgarria da bederatzi atal nagusitan (...).